250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Kontzejuaren ordenantza, 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzkoa. Hasierako onespena

Berriogoitiko Kontzejuak, 2015eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen kontzeju ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2015eko abenduaren 2an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Díaz Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1516258