250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2015eko ekitaldiko aurrekontu aldaketa
Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2015eko abenduaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Udal honen 2015eko ekitaldiko aurrekontuan; 2. organikoan du eragina, hain zuzen ere Artaxoa Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2015eko abenduaren 2an.–Alkatea, Adolfo Vélez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1516308