250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2016ko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena

Armañantzasko Udalak, 2015eko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, 2016rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik 2015eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 26an, eta toki entitate honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2016ko karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,17.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,2, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %14.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten, ebazpen honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Armañantzasen, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1516229