250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑEZKAR

Akats zuzenketa, 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko kontzejuaren ordenantzaren behin betiko onespenean

Akatsa atzeman da 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko kontzejuaren ordenantza behin betiko onesteko iragarkian.

2015eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean, egin zen argitalpena, eta hori zuzendu beharra dago.

Honela dioen tokian: “Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Aitzoaingo Kontzejuak”.

Honela behar du: “Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Añezkarko Kontzejuak...”.

Añezkarren, 2015eko azaroaren 26an.–Kontzejuko burua, Javier Lumbier Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L1516066