250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2015eko azaroaren 27an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1516112