2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
2016rako aldaketa arau fiskaletan, prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan eta tributuen zerga-tasetan. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen jarraian aipatzen diren tributuetan ondoko karga-tasak eta errekarguak mantentzea 2016rako:
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,21609.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea ezartzea, poligono fiskal guztietarako, zergaren gutxieneko kuoten gainean.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa, %5.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
a) Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, ondoko portzentajea aplikatuko da sorrarazpena gertatu zenean lurrak zuen balioaren gainean:
BALIO IGOERA ZER ALDITAN GERTATZEN DEN |
1etik 5 urte bitarte. | 10 urte bitarte. | 15 urte bitarte. | 20 urte bitarte. |
%3,4 | %3,3 | %3,3 | %2,8 |
b) Ordaindu beharreko kuota zehazteko, ondoko karga-tasa aplikatuko zaio zerga-oinarriari: %12,28.
Halaber, hasiera batean onetsi zituen testu eta tarifak aldatzea ondoko ordenantza fiskal eta prezio publikoen gaineko arauetan. Erregelamenduek agindutako tramiteak bete ondoan, 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra:
0.–Ordenantza fiskal orokorra.
1.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
3.–Agiriak luzatu eta tramitatzea.
4.–Lizentziak ematea eta hirigintzako jarduketak egitea.
10.–Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia.
11.–Herriko jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezian tasa arautzen horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu bereziak.
13.–Uda eta neguko igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzea.
14.–Udalak eta haren patronatuek antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretarako sarrerak, izen emateak edo matrikulak.
17.–Ezkontza zibilak egitea.
18.–Udal eraikinak erabiltzea.
19.–Udalaren Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izen ematea eta parte hartzea.
Espedientea jendaurrean edukiko da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. 1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat, aurreko ordenantzak behin betiko onetsiak daudela ulertuko da, baldin jendaurrean egoteko epea igarotzen bada inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Kasu horretan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Antsoainen, 2015eko azaroaren 27an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1516110