250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aurrekontuko 8 eta 9/2015 aldaketak. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu aldaketei buruzko bi espediente.

Iragarkia 2015eko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira aipatu espedienteak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

8/2015 espedientea

Kreditua kentzea: 432 60101: -86.737,39 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera atxikiak, aurreikusitakoak baino txikiagoak, 75603: -86.737,39 euro.

9/2015 espedientea

Kreditua kentzea: 531 60000: -110.000,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera atxikiak, aurreikusitakoak baino txikiagoak, 77200: -110.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hauen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2015eko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1516282