250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

1. poligonoko 125. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Antzingo Udaleko alkateak, Alkatetzak 2015eko azaroaren 30ean eman 72/2015 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Antzingo Arau Subsidiarioetako 1. poligonoko 125. lurzatiaren xehetasun azterlana, M.ª del Carmen Estraviz Garcíak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Antzinen, 2015eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1516162