4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
126/2015 hipoteka-betearazpena
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Banco Santander SAk eskaturik, Jesús Miguel Morales Románen eta M.ª del Soto Pérez Veraren aurka, hipotekaz bermatutako zorren erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:
Banco Santander SA (IFK: A-39000013; helbidea: Santanderreko Pereda pasealekuko 9-12, 39004) alderdi beterazleari 179.800,48 euroan esleitzen diot honako higiezin hau: etxebizitza, Iruñeko Jarauta kaleko 14an, 3. solairuko eskuinekoa. Iruñeko 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 1013. liburukia, 83. orria, 14670. finka.
Eta Jesús Miguel Morales Románi eta M.ª del Soto Pérez Verari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko azaroaren 10ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1515426