250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

3/2015 aldaketa aurrekontuan

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen batzarrak, 2015eko azaroaren 16an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean 3/2015 aldaketa egiteko espedientea. Hartara, Malerrekako Mankomunitatearen aurrekontuan diru-sarrera bidezko kreditua sortu da, baita indarra hartu ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta herri gastuaren arloan garatu duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. ataleko 5. azpiatalean aurreikusi bezala.

GASTUAK:

1 311 22110.–Osasun arloko materiala: 3.000,00 euro.

1 311 480.–Diru-laguntzak larrialdiko laguntzetarako: 16.592,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1470.–Ekarpena, Caixabank: 7.000,00 euro.

1 45517.–Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza: 12.592,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki oholean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 285.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, harat igortzen baitu 2/1995 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak.

Donezteben, 2015eko azaroaren 27an.–Burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1516075