250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren eginkizunak bertze baten esku uztea

Alkatetzaren abenduaren 1eko 905/2015 Dekretuaren bidez, ondokoa ebatzi da:

“Gaia: Alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik.

Ikusirik oporrak direla-eta aurtengo abenduaren 3tik 8ra bitarte udalerritik kanpo egonen naizela.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, bertzeak bertze– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku. Horiek horrela, abenduaren 3tik 8ra arte (biak barne) izanen duelarik eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere,

EBATZI DUT:

1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak 2015eko abenduaren 3tik 5era bitarte, biak barne; epe horretan bere gain izanen ditu.

2. José Antonio Serrano Zalbalza bigarren alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak 2015eko abenduaren 6tik 8ra bitarte, biak barne; epe horretan bere gain izanen ditu.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Zizur Nagusian, 2015eko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1516341