250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ordenantza, Zeremonia zibilak eta zerbitzu hori emateko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zeremonia zibilak eta zerbitzu hori emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1516147