2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aurrekontuko 5/2015 aldaketa. Hasierako onespena
Villatuertako Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 5. aldaketa Udalaren 2015eko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Villatuertan, 2015eko azaroaren 26an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1516062