250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Krediku bereziak eta kreditu gehikuntzak Udalaren 2015eko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2015eko urriaren 26an egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espedientea onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontu arruntean; guztira, 267.727,39 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2015eko azaroaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2015eko urriaren 26an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean edukirik Udalaren 2015eko aurrekontu arruntean kreditu bereziak eta kreditu-gehikuntzak egiteko espedientea, guztira, 267.727,39 euro egiten duena, epe horretan inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsita gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da gehikuntza horien iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastu beheitituak:

a) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

61.000,00 euro

3.–Finantza-gastuak

111.727,39 euro

4.–Transferentzia arruntak

95.000,00 euro

Gastu beheitituak, guztira:

267.727,39 euro

Gastu goitituak:

a) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:

177.858,39 euro

4.–Transferentzia arruntak

63.869,00 euro

b) Kapital eragiketak:

6.–Inbertsio errealak

26.000,00 euro

Gastu goitituak, guztira:

267.727,39 euro

Laburpena:

GASTU BEHEITITUAK

267.727,39 euro

GASTU GOITITUAK

267.727,39 euro

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2015eko abenduaren 1ean.–Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1516249