250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2016rako ordenantza fiskalak

Udalak, 2015eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

“1. Zergen indizeak, ehunekoak eta karga-tasak bere horretan uztea, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jarraituko baitute, bertzerik xedatzen ez den bitartean, 2011ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23koan, agertzen diren gisan.

Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (HAAJ eta APEri buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”

Sesman, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1516199