250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2016ko zerga-tasak

Udalak, 2015eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

“2. Indarrean dauden ordenantza fiskaletako egungo tasak beren horretan uztea; horien azken aldaketa 2011ko abenduaren 13ko osoko bilkuran onetsi zen, eta 2012ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 24an. Beraz, tasa horiek berdin jarraituko dute 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina, bertzerik xedatzen ez den bitartean.

–Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epe hori alegaziorik gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da eta irmoa izanen da administrazio bidean.

Erabaki honen aurka, bide administratiboan irmoa denetik, errekurtso hauetako bat paratu ahalko da:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (HAAJ eta APEri buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”

Sesman, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1516198