2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
2016ko zerga-tasak. Onespena
Jaizko Udalak, 2015eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek onetsi zituen:
1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2016ko karga-tasa hirilurreko ondasun higiezinetarako: %0,27.
2. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2016ko karga-tasa landalurreko ondasun higiezinetarako: %0,72.
3. Gainbalioaren gaineko zergaren 2016ko karga-tasa bere horretan uztea:
–5 urte bitarte: 2,5 koefizientea; karga-tasa, 12.
–10 urte bitarte: 2,5 koefizientea; karga-tasa, 12.
–15 urte bitarte: 2,5 koefizientea; karga-tasa, 12.
–20 urte bitarte: 2,5 koefizientea; karga-tasa, 12.
4. Gainerako zerga-tasak beren horretan uztea.
Jaitzen, 2015eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L1516197