2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Aldaketa, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren
44. artikuluan. Behin betiko onespena
Jaizko Udalak, 2015eko irailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jaizko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorreko 44. artikuluaren aldaketa (2015eko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 20an).
Jendaurreko epea iraganik alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi da, eta haren argitalpena xedatu, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz, ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatu baitzuen.
44. artikuluaren aldaketa:
1. antolamendu eremuan (AO.1) ez da onartuko fatxadaren planoa lerrokadura ofizialetik atzeraematea eraikinaren solairuetan. Salbuespenez, ondoko kasu hauetan onartuko da, aipatzen diren baldintzei kasu eginik:
–Atzeraemangune bakarra, beheko solairuan, oinezkoen sarbideari dagokiona (atartea); haren gehieneko sakonera 0,80 m izanen da, eta fatxadako luzera, berriz, 1,20 m baino gutiago.
–Eraikitzen den azken solairua estalkiko isurkiek estali beharko dute, eta haren fatxada beheragoko solairuetakoen jarraikortasunean egonen da, hegalkinik gabe.
–Onartzen den azken solairuan (teilatupea), galeria tradizionalen gisara. Estalkiko isurkiek estalirik egon beharko dute, eta haien fatxadak izatea beheragoko solairuetakoen jarraikortasunean, eta hegalkinik gabeak.
2. antolamendu eremuan (AO.2/AO.2-U), AO.1 eremurako ezarri diren irizpide berak egonen dira indarrean, eraikin horien fatxadak espazio publikoaren gainean kokatzen badira. Lurzatien barnean egiten diren eraikuntzetan, fatxadetan sarguneak egitea onartuko da, betiere fatxadaren luzeraren 1/3 baino gehiago ez badira kokatzen diren solairu bakoitzean.
Jaitzen, 2015eko azaroaren 28an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L1516139