250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Lur-ondasunen Erregistroko datuen berritze kolektiboa

Abartzuzako alkateak, 2015eko urriaren 7an, erabaki zuen hastea Abartzuzako Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datuen berritze kolektiboa, oker badaude edo errealitate inskribagarriarekin bat egiten ez badute, hori guztia Abartzuzako katastroko 1-271 lurzatitik 1-284ra bitartekoei dagokienez, betiere abenduaren 28ko 23/2010 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legearen 28. bis artikuluan araututako prozedurari jarraikiz; orobat, erabaki zuen ukitutako titularrei deklarazioa egiteko epea ematea, hilabete batekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jabetza tituluak eta egokiak juzgatzen dituzten beste agiriak aurkez ditzaten.

Deklarazioa egiteko epe hori iragandakoan, berritzeari ekin zaio, ukitutako higiezinen karakterizazioa, balorazioa eta mugaketa grafikoa prestatuz. Dokumentazio hori jendaurrean edukiko da hamabost egunean. Epe horretan eta hura amaitu eta hurrengo hamabost egunean, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete, bai mugaketari bai titulartasunari eta karakterizazioari dagokienez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Miguel Ros Ros.

Iragarkiaren kodea: L1516196