25. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal Plan Orokorra. Behin betiko onespena

Sustapeneneko kontseilariak azaroaren 25ean emandako 76/2014 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Beriaingo Udal Plan Orokorra, udal honek sustatua, 2014ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 29an.

Foru agindu horretan xedatua betez, dagokion hirigintza araudia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirigintza araudi honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Beriainen, 2015eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

ERANSKINA

1.–Hirigintza planaren araudia (PDF).

2.–Hirigintza planaren ordenantza (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1501390