25. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO
ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuan, familia-langile izateko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratzeko. Oinarri arautzaileak

OINARRIAK

1.–Arauak.

1.1. Deialdi honen xedea da Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuan, familia-langile izateko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratzea.

1.2. Kontratatzen den langilea D maila edo taldean sartuko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan lanaldi murriztua duten aldi baterako langileei ezartzen zaizkien lansari eta osagarriak jasoko ditu, eta alta emanen zaio Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, araubide horren babespean.

1.3. Lanaldia, ordutegia, oporrak eta gainerakoak Nafarroako Administrazio Publikoen lan-kontratudunen hitzarmenaren araberakoak izanen dira.

1.4. Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako aldearen hedadura geografikoa kontuan izanik, kontratatzen diren pertsonak beren kabuz mugitu beharko dira eta Nafarroako Gobernuak ezarritako kilometro-ordaina jasoko dute.

Laneko herria aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, Mankomunitatea osatzen duten entitateen artean betiere.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek beharkizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

–Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

–Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

–Adinez nagusia izatea.

–Karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.

–Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea.

–Ibilgailuak gidatzeko, gutxienez ere B1 motako baimena izatea. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak izendapena baino lehenago ibilgailua duela frogatu beharko du.

Honako titulu hauetariko bat edukitzea:

–Etxean laguntza soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala.

–Laguntza soziosanitarioko teknikaria (erdi maila).

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (erdi maila) edo horren baliokidea.

2.2. Aipatu baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira, eta haiei eutsiko zaie prozedurak iraun bitartean, Zerbitzuen Mankomunitateak izendatu arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Plaza del Ayuntamiento, 2-1.a; 31587 posta kodea, Mendabia), edo Mankomunitatea osatzen duten udaletako edozeinetan (Lodosa, Mendabia, Elizagorria, Sartaguda, Sesma), hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Deialdi honetako zazpigarren oinarriaren arabera epaimahaiak baloratu beharko dituen merezimenduak alegatu beharko dituzte izangaiek.

3.3. Alegatutako merezimenduak frogatu beharko dira enpresa ziurtagiriekin, lan bizitzaren ziurtagiriarekin, lan kontratuekin, eta agiri jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak aurkeztu beharko dira, horrela egin ezean ez aurkeztutzat joko baitira. Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, merezimenduak ez dira baloratuko.

3.4. Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

–Izangaiek alegaturiko merezimenduak egiaztatzen dituztenak, deialdi honen zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera ordenatuak.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Mankomunitateko burutzak ebazpena emanen du onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarkien oholean argitaratzeko aginduko (Plaza del Ayuntamiento, 2-1.a; 31587 posta kodea, Mendabia), bai eta Mankomunitatea osatzen duten udaletako oholetan ere (Mendabia, Lodosa, Sesma, Elizagorria eta Sartaguda).

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrendak argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu eta, kasua bada, akatsak zuzendu ahalko dituzte, Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistroan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitutakoan eta horiek ebatzita, Mankomunitateko burutzak ebazpena emanen du onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarkien oholean argitaratzeko aginduko (Plaza del Ayuntamiento, 2-1.a; 31587 posta kodea, Mendabia), bai eta Mankomunitatea osatzen duten udaletako oholetan ere (Mendabia, Lodosa, Sesma, Elizagorria eta Sartaguda). Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

5.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Mankomunitateko burua ordezkatuz, Carolina Sanz Salguero, gizarte-langilea, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren arduraduna.

Mahaikidea: Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzua, Oinarrizko Laguntzaren Atala.

Mahaikide teknikaria: izendatu beharreko gizarte-langilea.

Mahaikide idazkaria: Eva María López Soto, Mankomunitateko idazkaria, hizpidearekin baina boto eskubiderik gabe.

Epaimahai hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta bere behin betiko osaera argitara emanen da, deialdian onartu eta baztertutako izangaien zerrendaren onespenaren argitalpenarekin batera.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. 4.3 oinarrian aipatu ebazpenean zehaztuko da zein egun, toki eta ordutan hasiko den oposizioa.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren iragarriko ditu gainerako ariketak, onartu eta baztertutako izangaien zerrendetarako 4.1 oinarrian ezarritako modu berdinean.

7.–Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta 30 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, II. eranskinaren arabera eta honela banaturik:

Egindako zerbitzuak: 20 puntu, gehienez.

Bertzelako merezimenduak: 10 puntu, gehienez.

7.2. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu epaimahaiak edozein unetan.

Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

7.3. Lehiaketaldia burutzen denean, epaimahaiak Mankomunitatearen iragarki oholean eta Mankomunitateko kide diren udalen oholetan argitara emanen du izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

Lehiaketaldiko puntuazio osoa oposizioaldian lortutako puntuazioarekin batuko da, eta horrela aterako da oposizio-lehiaketako puntuazio guztia.

8.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioak bi proba izanen ditu:

a) Lehen proba.

Lehen zatia Proba objektiboa, III. eranskinean jasotzen den programako gaiei buruzko galdera motz edo test modukoei idatziz erantzun beharko zaie, gehienez ere ordu batean.

Bigarren zatia: idatzizko proba egitea IV. eranskineko gai zerrendako gaiei buruz, gehienez ere bi ordutan; familia-langilearen lanpostuaren berezko ezagupenekin, lanekin, egitekoekin eta trebetasunekin lotutako galderei erantzun beharko zaie idatziz.

b) Bigarren proba.

Zenbait proba psikotekniko eginen dira, lanpostua eskuratu gogo dutenak deialdiaren xedeko lanpostuen lanbide-profilera zenbateraino egokitzen zaizkion neurtzeko.

8.2. Oposizioko proben balorazioa gehienez ere 70 puntukoa izan daiteke, honela banaturik:

Lehendabiziko proba, gehienez ere 50 puntu:

–Lehen zatia: 20 puntu gehienez.

–Bigarren zatia: 30 puntu gehienez.

Bigarren proba, gehienez ere 20 puntu.

8.3. Oposizioko probak egun batean egiten ahal dira, epaimahaiak erabakitzen duen bezala egin ere.

Epaimahaiak Mankomunitateko iragarki oholean eta hura osatzen duten udaletako oholetan argitara emanen ditu kalifikazioak, bai eta oposizioko hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

8.4. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

9.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda, agirien aurkezpena eta dokumentazioa eramatea.

9.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, probak gainditzen dituztenen zerrenda argitaratuko du epaimahaiak, guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz, izangai bakoitzak oposizioko ariketetan eta lehiaketan erdietsitako kalifikazioak batuta.

10.–Gainditu duten izangaien zerrendaren kudeaketa.

10.1. Eratutako zerrendaren kudeaketa Mankomunitateko Etxeko Laguntza Zerbitzuaren arduradunari dagokio.

Atal honi jarraikiz sortzen den zerrendak indarra izanen du kasuan kasuko lanpostua betetzeko beste deialdi bat ebatzi arte, eta hala eginez gero, orduan eratzen den zerrendaren osagarria izanen da. Halakorik izan ezean, zerrenda onetsi eta gehienez ere 5 urtez egonen da indarrean.

11.–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

11.1. Deitzea.

Izangaien kontratazioa, oro har, zerbitzuaren beharren arabera banakako deiak egin ondotik eginen da.

Izangaiak aisa atzeman ahal izateko, kontakturako telefono batzuk, posta elektronikoaren helbidea edo fax-a eman beharko dituzte, eta eguneraturik izan beharko dituzte, Mankomunitateari edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa harturik.

Izangaiei zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera dei eginen zaie.

Kontratua telefonoz eskaintzen zaion izangaiari bi dei, bederen, eginen zaizkio emandako zenbakietan eta helbideetan, eta bi egunean.

Jendearekin harremanetan jartzeko ardura duen pertsonak fitxa bat beteko du, eman beharreko argibideekin eta telefono deiaren emaitzarekin. Honako informazioa hau emanen du: eskainitako kontratu mota, zer lanpostutan hasiko den, eginkizun eta eskumenen zerrenda laburra, lan baldintzen laburpen laburra eta zenbaterainoko iraupena kalkulatzen zaion kontratuari.

Horretarako betetzen den fitxan telefono deiaren emaitza agertuko da; hauetako bat izan daiteke:

1. Saiatuagatik ere huts egina: pertsonarekin harremanetan jarri ahal izan ez denean.

2. Saiatu eta arrakastaz: pertsonarekin harremanetan jarri ez ezik kontratazioa onartzen duenean. Edo harremanetan jarri baina uko egina: pertsonarekin harremanetan jarriagatik ere, kontratatzeko eskaintza onartzen ez duenean. Ukoa idatziz adierazi beharko du.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.

Bi saiakerak eginda ere haiekin harremanetan jarri ahal izan ez bada, interesdunek beren eskubideak galduko dituzte, eta kontratatzeko zerrendatik egotzi ahalko dira, uko justifikatu gabetzat hartuko baita.

Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukitu gabe, izangai bat aldi baterako kontratu bat dela bide, lanean ari edo aritu denean eta, kontratua bukatu eta hurrengo 15 hilabetean udal berean lanpostu berdina bete behar baldin bada, Administrazioak izangai berari eskainiko dio kontratua, betiere dei egiten zaionean zerrendan libre baldin badago.

11.2. Kontratazioa hobetzea.

Kontratazioa hobetzea da langileak indarra duen kontratu bati uko egitea, entitate berarekin kontratu berria sinatu beharrez. Halakoetan, ez zaio kontratu berririk eskainiko kontratatua dagoenari, inguruabar hauetariko bat gertatu ezean:

–Kontratatua izan ondoan, bertze proba batzuk gainditu baditu bertzelako kategoria edo lanpostuetan kontratatua izateko.

–Sinatu beharreko kontratu berria maila berekoa edo handiagokoa bada.

–Sinatu beharreko kontratu berriak bi aste baino gehiago irauten badu.

Klausula hori soilik aplikatuko zaie egungo kontratazio zerrenda osatzen duten pertsonei.

11.3. Ukoak.

a) Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendatik at geratuko da, salbu eta ondoko egoera batean dagoela frogatzen badu:

1. Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

2. Aldi baterako ezintasun egoeran izatea edo umea izateagatik edo adoptatzeagatik lizentzia izatea.

3. Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-kausa bere burua ezin gobernatu duena.

4. Izangaia ezkondu berria bada edo, Bikote Egonkorren Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, hori gertatu ondoko edo gertatu aitzineko hamabortz egun naturaletan uko eginez gero lanpostuari.

b) Bertze alde batetik, zerrenda honek indarra duen bitartean edozein administrazio publikotan gizarte-langile gisa zerbitzu egiten ari direnak, Mankomunitate honek eskainitako kontratu bati uko egiten badiote, zerrendaren hondarrera igorriko dira eta ez zaie dei egiten ahalko harik eta aipatu kontratua iraungitzen den arte.

Hori bigarren aldiz gerta daiteke eta, horren ondotik, eskubide guztiak galduko dituzte Mankomunitateak eskainitako kontratu bati hirugarrenez uko egitean.

c) Aitzineko a) atalean adierazitako egoeretako batean edo kontratazio arloak eskumena duen organoak baloratuko dituen gisako egoeretan dauden izangaiek bost eguneko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

d) Uko egiteko moduko arrazoiak dauden kasu guztietan izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak aurkeztuko dituzte. Jakinarazpen hori egin arte, ez zaio lanposturik eskainiko.

11.4. Baztertzeak.

Izangaiak honako kasu hauetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

1. Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egiten badiote.

2. Sinatutako kontratuari uko egiten badiote.

3. Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua sinatzen ez badute.

4. Mankomunitateak lanpostua eskaini eta hiru aldiz arrazoiz uko egiten bazaio, eskainitako kontratuak bi aste baino gehiago irauten badu.

11.5. Lan-kontratuak.

Familia-langile izateko lanposturako izangaiei aldi baterako lan-kontratua eskainiko zaie. Haren iraupena eta lanaldia dagoen beharraren araberakoak izanen dira eta haren araubide juridikoa indarrean den lan-araudiaren menpekoa izanen da.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoan.

Mendabian, 2015eko urtarrilaren 19an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..............................., adinez nagusia. NAN zenbakia: ................ bizitokia: ....................................., probintzia: ......................................, karrika: ........................................................................, posta kodea: .......................... telefonoa: ...........................

Zure aitzinera azaldu eta adierazten dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuan, familia-langile izateko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratzeko deialdian.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunetarik batere.

Deialdiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Eskabide honi erantsitako orri kopurua:

Horiek horrela,

Eskatzen dizut eskabide hau ontzat eman eta, horren ondorioz, arestian aipatutako deialdian onar nazazula.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1.–Egindako zerbitzuak: Atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 20 puntukoa izanen da.

a) Administrazio publikoetan familia-langile gisa betetako lanpostuak: 4 puntu, lanaldi osoan egindako urte osoagatik. 20 puntu, gehienez.

b) Familia-langile gisa, enpresa pribatu batean kontratu baten bidez emandako zerbitzuak: 2 puntu urte bakoitzeko. 10 puntu, gehienez.

c) Erakunde pribatuetan edo publikoetan, zaharrak edo ezinduak zuzenean zaintzen emandako zerbitzuak: 1 puntu urte bakoitzeko. 5 puntu, gehienez.

Lanaldi osoan emandako zerbitzuei aplikatuko zaizkie puntuazio hauek eta proportzionalki baloratuko dira lanaldi partzialean lortutako merezimenduak.

Atal ezberdinetan sailkaturiko zerbitzuak aldi berean egin badira, puntu gehien ematen dituena besterik ez da kontuan hartuko aldi horretan.

Zerbitzu urteak osoak ez badira, zerbitzuak zenbat egunetan egin diren, horren arabera banatuko zaie puntuazioa izangaiei.

2.–Beste merezimendu batzuk: Atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izanen da.

2.1. Prestakuntza ikastaroak.

Familia-langile baten berezko egitekoekin zuzeneko zerikusia duten prestakuntza ikastaroak egiteagatik:

a) Prestakuntza ikastaroak:

–10 ordutik 20ra bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,25 puntu.

–20 ordu baino gehiagoko eta 40ra bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,50 puntu.

–40 ordu baino gehiagoko eta 100 ordura bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,75 puntu.

–100 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: puntu 1.

Atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 6 puntukoa izanen da.

Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

III. ERANSKINA

Lehen ariketarako gaiak

1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

2.–Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta laguntza emateko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.

3.–Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako OGZen Mankomunitatea. Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza.

4.–Beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonei laguntzeko programa, oinarrizko gizarte zerbitzuen ingurumarian. Etxeko laguntza zerbitzua. Definizioa. Hartzaileak. Etxeko laguntza zerbitzua zer egoeratan behar den. Gizartean eta familietan izaten ari diren aldaketen azterketa eta haien eragina etxez etxeko laguntza zerbitzuan.

IV. ERANSKINA

Bigarren ariketarako gaiak

1.–Familia-langileak etxeko laguntza zerbitzuan: Lanaren egitekoak eta ezaugarriak. Etika profesionala oinarrizko gizarte zerbitzuen barrenean, informazio konfidentzialaren erabilera beste zerbitzu batzuekiko harremanetan.

2.–Komunikazioa eta trebetasun sozialak familia-langilearen lanean. Gatazka egoerak gobernatzea. Talde lana gizarte zerbitzuen barrenean, negoziazioa. Familia-langilearen koordinazioa lan taldeko profesionalekin.

3.–Hirugarren adina. Ezaugarriak eta premia nagusiak. Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.

4.–Desgaitasun fisiko eta psikikoak. Ezaugarriak eta premia nagusiak. Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.

5.–Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko bertze gizarte eta familia egoera batzuk. Familia-langilearen lana, esku-hartzea jasotzen duten familiek adingabeak dituztenean ardurapean.

6.–Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura, soinketa eta loa. Istripuen prebentzioa. Lehen sorospenak. Norberaren higienea eta etxebizitzaren garbitasuna. Laguntza teknikoak honako zeregin hauetarako: zainketa pertsonalak, mugikortasuna, elikadura eta etxearen moldatzea.

7.–Zaintzaileendako laguntza, etxeko laguntza zerbitzutik. Familia-langilearen esku-hartzea eta haren eginkizunak.

Iragarkiaren kodea: L1500892