2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Akats zuzenketa. Deialdia, hautaproben bitartez Eguesibarko Udalaren lorategietako peoi lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Udalaren Lorezaintza Zerbitzuan sortzen diren beharrei erantzutearren
2014ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an, argitara eman zen deialdia, hautaproben bitartez Eguesibarko Udalaren lorategietako peoi lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Udalaren Lorezaintza Zerbitzuan sortzen diren beharrei erantzutearren. Aldizkari horretan baina, akatsa egin eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko urriaren 27an onetsitakoez besteko oinarriak argitaratu ziren.
2015eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ean, aipatutako deialdia argitaratu zen; hau da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko urriaren 27an onetsitako oinarriekin bat zetorrena. Argitalpen horretan, baina, ez zen aipatu oinarri horiek zirela Tokiko Gobernu Batzar hartan benetan onetsitakoak, eta argitara ematen zirela 2014ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an, argitaratu zirenak zuzentzeko eta ordezteko. Inguruabar hori adierazi beharra zegoen.
Beraz, 2014ko azaroaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean egindako oinarrien argitalpen okerra zuzentzeko eta baita 2015eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ean zuzen argitaratutako oinarrietan, 2014ko azaroaren 28ko haiek zuzendu eta ordezteko argitaratzen zirelako aipamenik egin ez izana zuzentzeko ere, iragarki honen bitartez aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko urriaren 27an onetsitako oinarriak 2015eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ean argitaratutakoak direla (2014ko azaroaren 28an argitaratutakoak zuzentzen eta ordezten dituztenak), eta deialdian parte hartzeko interesa dutenek bertan eskatutako eskabidea eta agiriak aurkeztu beharko dituztela, hogei egun naturaleko epean, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Eskabide eredua, hautapen prozesua eta aurkeztu beharreko agiriak ezberdinak direnez, 2014ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an argitaratutako deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztu zutenek, onartuak izateko, beste eskabide bat aurkeztu beharko dute, 2015eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ean argitaratutako oinarrietan eskatzen den agiriekin batera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2015eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1501526