25. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 102/2014 prozedura

Pilar Zapata Camacho andreak, Zaragozako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Blas Madueño Ureba jaunak eskaturik diziplinako kaleratzea dela-eta Estructuras Tudelanas SL enpresaren aurka Lan arloko Epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000102/2014 prozeduran, kaudimengabeziari buruzko dekretua eman da 2014ko abenduaren 22an, eta, horren kontra, errekurtso hau jar daiteke:

Ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da ebazpena eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, ebazpenari egozten zaion arau-haustea azalduz (LJLaren 188. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da

4914-0000-64-010214 kontuan (Grupo Santander), kontzeptu gisa “errekurtsoa” jarriz, eta jarraian “31-Lan arloa-Ebazpenen Berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, “errekurtsoa” idatzi behar da, eta jarraian “31-Lan arloa-Ebazpenen berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Eta Estructuras Tudelanas SLri legez jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta aditzera ematen zaio aipatu ebazpenaren eduki osoa eskura duela Epaitegi honen Idazkaritzan.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Zaragozan, 2014ko abenduaren 22an.–Idazkari judiziala, Pilar Zapata Camacho.

Iragarkiaren kodea: J1500269