1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
14/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Irurreko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuaren aldaketak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urriaren 1ean emandako 445/2014 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez, bai aipatu proiektuaren aldaketa, bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 583/2014 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako aldaketa.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. “Irurreko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuaren aldaketak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Gesalazko alkate-udalburuari dei egitea, 2015eko otsailaren 18an herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
3. Francisco Javier Lachén Barbería jauna eta Alexia Mauleón Goñi andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.
4. Anabel Beunza Munárriz andrea, Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Cándido Echarri Lacunza jauna Administrazioko peritu izendatzea, haietako edozein aritzeko.
5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Gesalazko Udaleko herriko etxeko iragarki oholean, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 28an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Francisco Pérez Arregui.
Iragarkiaren kodea: F1501471