4. PROZEDURA JUDIZIALAK
BILBOKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 658/2014 prozedura
Begoña Monasterio Torre andrea, Bilboko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala. Aditzera ematen dut:
Rick Robin Zenteno Castillo jaunak eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Henry Oliva Yasna Ling y Marchan Dominguez Francisco Javier jaunen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 658/2014 lan prozedura arrunteko autoetan honako hau eman da:
Zitazio zedula
Zitatzeko agindu duen agintaria:
Bilboko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Zein auzitan:
goian aipatutakoan.
Noiz eman den horretarako ebazpena: 2014/10/22.
Zitatzen den pertsona:
Henry Oliva Yasna Ling eta Marchan Dominguez Francisco Javier jaunak, alderdi demandatua.
Zitazioaren xedea:
Alderdi demandatu gisa parte hartzea adiskidetze-ekitaldian eta, beharrezkoa bada, judizioan.
Eta judizioko egitate eta inguruabarren gainean Rick Robin Zenteno Castillok eskatutako galdeketari erantzutea, epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.
Zein toki, egun eta ordutan agertu behar duen:
2015eko otsailaren 16an, goizeko 09:25ean agertu beharko du adiskidetze-ekitaldira epaitegi honetako erabilera anitzeko gelan, Justizia Jauregiko 7. solairuan.
Ekitaldi horretan abenikorik ez bada, 11:10ean agertu beharko du 1. solairuan dagoen 8. judizio-aretoan (Barroeta Aldamar, 10), dagokion judizioa egitera.
Legezko ohartarazpenak
1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bazara, horrek ez du galaraziko adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egitea, eta judizioak aurrera jarraituko du, auzi-iheslaria dela deklaratu beharrik izan gabe (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 83.3 artikulua).
Judizioan egin beharreko galdeketarako, judizioan aipatu pertsona juridikoaren legezko ordezkaritza duen pertsonak agertu behar du, ordezkaritza hori frogatzen duen agiria aurkeztuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.3 artikulua).
Lehenengo zitazioan agertzen ez bada bidezko arrazoirik gabe, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira, betiere ordezkatutako pertsona juridikoa haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.2 artikulua).
Legezko ordezkariak egitateetan esku hartu ez badu, egitateak zuzenean ezagutzen dituen pertsona eraman beharko du judiziora. Horretarako, galdeketa erantzunen duen pertsona proposatzen ahalko du, galdeketa pertsonal horren beharra behar bezala justifikaturik (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.3 artikulua).
Auzitan diren egitateetan enpresaburuaren izenean (haren erantzukizunpean) administratzaile, kudeatzaile edo zuzendari gisa aritu diren pertsonen deklarazioa, soilik erabakitzen ahalko da esku-hartze horren agintzaile izan den alderdiaren galdeketaren barnean eta egitateak pertsonalki ezagutzen dituzten aldetik, legezko ordezkariaren galdeketa ordeztuz edo horren osagarri gisa, salbu eta lekuko gisa deklara dezatela erabakitzen denean, egitateetan izan duten esku-hartzearen eta enpresaren egituran duten tokiaren arabera, jada enpresan ari ez direlako edo babesgabetasuna saihesteko (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.5 artikulua).
2.–Erabili nahi dituzun frogabide guztiak eraman behar dituzu judiziora (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua). Frogabideak agiriak badira, behar bezala aurkeztuak, ordenatuak eta zenbakituak egon beharko dute (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 94. artikulua).
Dena dela, aldez aurretik, beste alderdiari helarazi behar diozu edo aurrez aurkeztu behar duzu, euskarri informatikoan ahal izanez gero, judizio ekitaldia baino bost egun lehenago, erabili nahi duzun agiri edo aditu froga, baldin eta, tamainagatik edo konplexutasunagatik, komenigarria bada proba egin aurretik aztertzeko aukera ematea (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.4 artikulua).
3.–Alderdiek adiskidetzea formalizatzen ahalko dute judizioa saihesteko, horretarako bulego judizialean agertuz, jarritako egunaren zain egon gabe, eta zilegi izanen dute, orobat, auzia Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legean xedatutakoaren arabera eratuta dauden bitartekotza prozeduren mende jartzea, nahiz eta horrek ez duen etetea ekarriko, bi alderdiek adostasunez eskatzen ez badute behintzat, bitartekotzaren mende jartzea justifikatuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua).
4.–Alderdi demandatzaileak zure esku dagoen agiriren bat froga moduan proposatu eta epaitegiak onartu badu, aurkeztu egin beharko duzu. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez baduzu, erabakitako frogari dagokionez kontrako alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat jo ahalko dira (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 94.2 artikulua).
5.–Aditzera ematen da alderdi demandatzailea bere letratuarekin agertuko dela judizioan. Zuk ere horietako profesional batekin agertzeko asmorik baldin baduzu, Epaitegiari jakinarazi beharko diozu, idatziz, zitazioaren ondoko bi egunetan. Hala egiten ez baduzu, ulertuko da uko egiten diozula judizio egintzan profesional horiez baliatzeko eskubideari (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 21.2 artikulua).
6.–Epaitegi honetan aurkezten duzun lehen idazkian edo agertzen zaren lehen aldian, jakinarazpenetarako helbide bat eta datu guztiak adierazi beharko dituzu (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 53.2 artikulua).
Jakinarazpenetarako emandako helbideak eta datuek ondorio osoak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; zure betebeharra da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, bulego judizial honi jakinarazi beharko diozu, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada (LJLaren 53.2 artikuluaren bigarren lerroaldea).
7.–Pertsona fisikoen edo erakunde sozialen ordezkaritza notario-ahalordearen bidez frogatu behar da, edo, bestela, idazkari judizialaren aurrean aurkeztuz izendatu behar da ordezkaria.
8.–NANa, pasaportea edo egoiliar txartela ekarri behar duzu ekitaldira.
Bilbon (Bizkaia), 2014ko urriaren 22an.–Idazkari judiziala
Eta Henry Oliva Yasna Ling eta Marchan Dominguez Francisco Javier jaunei legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Bilbon, 2015eko urtarrilaren 7an.–Idazkari judiziala, Begoña Monasterio Torre.
Iragarkiaren kodea: J1501445