25. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 298/2014 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 298/2014 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean. Eta Jorge Isaac Rodas Rosero jaunari legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Interesdunak 2015eko otsailaren 12ko 11:10ean agertu behar du 104. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), adiskidetze-ekitaldia eta, bidezko bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 19an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1501632