4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. Enkanterako deialdia
Sara Otero Del Amo andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.
Pedro Barno Urdiain prokuradoreak eskaturik, Banco Popular Españolen izenean eta hura ordezkatuz, Promociones Steichen SLren aurka bideratzen ari den 347/2014 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondoko ondasuna besterentzea enkante bidez:
–Erregistroan, Artazako 3.578. eta 3.579. finkak, Santa Maria kalean eraikitzen ari diren etxebizitzak (208,86 eta 207,40 metro koadro hurrenez hurren).
–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 128.000 euro, finketako bakoitzak.
–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2015eko martxoaren 12an, 10:30ean, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.
–Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.
Ondasun higiezinaren edukitza egoera: ez dago horren berri.
Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.
Lizarran, 2015eko urtarrilaren 27an.–Idazkari judiziala, Sara Otero Del Amo.
Iragarkiaren kodea: J1501456