2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARRA
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Limitaciones Mendiko Batzarrak, 2014ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Zudairin, 2014ko abenduaren 10ean.–Batzarreko burua, Juan Ignazio Ruiz de Larramendi Múgica.
Iragarkiaren kodea: L1501398