25. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Allozko 6. poligonoko 93. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2015eko urtarrilaren 26ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Allozko 6. poligonoko 93. lurzatiaren esparruaren xehetasun azterlana, María Eguiarte Otazu Velascok eta Iñigo Canal Eguarasek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarrita; halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinarazten zaie, nahi duenak azter dezan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Aritzalan, 2015eko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, Luis Albeniz Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1501403