25. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Murelu Deierriko 12. poligonoko 10 eta 37. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2015eko urtarrilaren 22ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Murelu Deierriko 12. poligonoko 10 eta 37. lurzatien esparruaren xehetasun azterlana, Lidia San Martín Fernándezek eta Ángel María Zugasti Goñik sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarrita; halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinarazten zaie, nahi duenak azter dezan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Aritzalan, 2015eko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, Luis Albeniz Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1501399