2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PIEDRAMILLERA
Ordezko bake epailearen kargua hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298, 302 eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udalak aditzera ematen du Piedramillerako Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren lanpostua hutsik dagoela eta lau urtetarako bete behar dela.
Kargu hori eskuratzeko interesa dutenek Udal Idazkaritzan aurkeztuko dituzte eskaerak, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Legean arauturik daude, eta hauek dira:
–Espainiarra izatea.
–Adinez nagusia izatea.
–Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.
Piedramilleran, 2014ko azaroaren 27an.–Alkatea, Miren Edurne Gastón Gastón.
Iragarkiaren kodea: L1501417