2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Merkataritza sektoreko enpresendako 2014ko diru-laguntzak, banakako ebaluazio araubidean
Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzigo Delegatuak ebazpen hau eman zuen 2014ko abenduaren 31n:
REP 31-DIC-14 (3/ET).
“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,
EBATZI DUT:
1.–Ondotik zerrendatzen diren diru-laguntzak ematea, onuradun bakoitzarentzat zehazten diren zenbatekoak, merkataritzako sektoreari laguntzeko 2014ko deialdiari dagozkionak:
DOK. ZENBAKIA | TITULARRA/KONTZEPTUA | KONTU-SAILA | EUROAK |
DO-2014071993 | Yeregui Irigaray, Maria Carmen | 80/76120/770000 | 4.788,81 |
DO-2014071994 | Marisco Esquiroz, S.L. | 80/76120/770000 | 2.475,00 |
DO-2014071997 | Layana Gabirondo, Gorka Javier Jesus Miguel eta Junkal | 80/76120/770000 | 13.358,30 |
GUZTIRA | 20.622,11 |
2.–Aurreko puntuan aipatutako diru-laguntzen zenbatekoak onuradunei ordaintzeko agintzea, 2014ko udal aurrekontuko 80/76120/770000 kontu-sailaren kargura, merkataritza sektoreko enpresentzako 2014ko diru-laguntzen kontzeptuan.
3.–Laguntza eskaera hauek ukatzea:
–Manero, S.L.ri, deialdiaren D.1 puntuan ezarritakoa ez betetzeagatik, bertze deialdi batzuetan jasotako laguntzei buruz
–Sara Ancín Ezpeletari, D.1 puntuan ezarritako baldintza ez betetzeagatik, baldintza honi dagokionez: laguntza zer lokaletarako eskatzen den, jarduera hartantxe egitea eskaera egin baino gutienez ere bi urte lehenagotik.
–Deportes Irabia, S.L.ri, deialdiaren 3. ataleko C puntuan gutieneko inbertsioaz den bezainbatean finkaturiko baldintza ez betetzeagatik.
4.–Atzera egintzat hartzea ondotik ematen diren laguntza eskaerak; María Ruiz Fernándezen kasuan, ez baititu atzeman zaizkion akatsak zuzendu egindako errekerimenduan eman zitzaion epean, eta Manterola, S.L.ren kasuan, atzera egiteko idazkia aurkeztu baitu.”
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 19an.–Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi delegatua, María Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1500972