2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Mahastien laborantzarako herrilurretako lurzatien herritarren arteko esleipena
Murietako Udalak 2015eko urtarrilaren 26an egin bilkuran erabaki duena bete beharrez, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak mahastien laborantzarako herrilurretako lurzatien herritarren arteko esleipena eska dezan. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, Murietako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan aipatzen direnak.
Murietan, 2015eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Emilio Jesús Ruiz Recalde.
Iragarkiaren kodea: L1501433