2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena
2/1995 Foru Legean xedatua bete beharrez, aditzera ematen da behin betiko onetsirik gelditu direla Udalaren 2014ko aurrekontuan egin lehen eta bigarren aldaketak, Udalak hurrenez hurren 2014ko azaroaren 28an eta abenduaren 19an egin osoko bilkuretan hasiera batean onetsi zituenak. Haiei dagozkien ediktuak argitaratu ziren, hurrenez hurren, 2014ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9an, eta 2015eko 1.ean, urtarrilaren 2an, eta jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragan da.
Espediente horietan sartutako aldaketen ondotik eta funtzio-multzo bereko kontu-sailen artean transferentziak egiteko 3. aldaketaren ondotik, ukitutako kapituluak kontsignazio hauekin gelditu dira:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Xedea: Langileria gastuak. Hasierakoa: 1304843,25 euro. Aldaketa: 31831,00 euro. Gaur egungoa: 1336674,25 euro.
4. kapitulua.–Xedea: Transferentzia arruntak. Hasierakoa: 324420,00 euro. Aldaketa: 2169,00 euro. Gaur egungoa: 326589,00 euro.
6. kapitulua.–Xedea: Inbertsio errealak. Hasierakoa: 64000,00 euro. Aldaketa: 65000,00 euro. Gaur egungoa: 129000,00 euro.
7. kapitulua.–Xedea: Kapital transferentziak. Hasierakoa: 0,00 euro. Aldaketa: 6000,00 euro. Gaur egungoa: 6000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
4. kapitulua.–Xedea: Transferentzia arruntak. Hasierakoa: 1635697,29 euro. Aldaketa: 27876,96 euro. Gaur egungoa: 1663574,25 euro.
8. kapitulua.–Xedea: Finantza-aktiboak. Hasierakoa: 0,00 euro. Aldaketa: 77123,04 euro. Gaur egungoa: 77123,04 euro.
Lodosan, 2015eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.
Iragarkiaren kodea: L1501449