25. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile titularraren kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabortz egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

Eskaerarik aurkeztu ezean, Udalbatzak nahi duena hautatuko du, osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Deikaztelun, 2015eko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Inmaculada Hermoso Cía.

Iragarkiaren kodea: L1501441