25. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Udalaren bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen
2015eko egutegia

Castejongo Udaleko alkate udalburuak, 2014ko abenduaren 31n, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

“Ikusirik 311/2014 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Deikazteluko Udalaren bulegoetan 2015ean izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro (herrian jai).

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Abuztuaren 25a, 26a, 27a, 28a eta 29a: herriko bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2015. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Deikazteluko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

2. Artikulu honetan ezarritako urteko lanorduen banaketa doitzeko, aurreko atalak ezarritako lanaldia duten langileek 6 ordu eta 40 minutuko poltsa izanen dute, zerbitzuaren beharren arabera, urtean barrena erabiltzekoak.

3. Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Hirugarrena.–Deikazteluko Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00ra arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Deikazteluko Udalaren iragarki oholean ere.

Borzgarrena.–Ebazpen hau Deikazteluko Udaleko Langileen Departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Deikaztelun, 2015eko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Inmaculada Hermoso Cía.

Iragarkiaren kodea: L1501094