2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, Jarrera ekintzailea sustatzeko, enplegua
eta autoenplegua eragiteko eta bulkatzeko eta jarduera ekonomikoa sendotzeko laguntzen gaineko ordenantzan.
Behin betiko onespena
Cascanteko Udalak, 2014ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 8.f) artikuluaren aldaketa, Cascanten jarrera ekintzailea sustatzeko, enplegua eta autoenplegua eragiteko eta bulkatzeko eta jarduera ekonomikoa sendotzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2014ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsi da ordenantzaren 8.f) artikuluaren aldaketa. Hona hemen haren testu osoa:
8.f) Inbertsioak ekipamendu teknikoan, zenbait jarduera egiteko, hala nola etiketak paratzeko sistemak, kodeen irakurgailuak, balantza elektronikoak, salmenta-puntuko terminalak etab., ekipo informatikoak bazterturik. %50eko diru-laguntza emanen da, eta gehienez ere 250,00 euro.
Aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2015eko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1501457