25. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Udalaren lokalak eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren II. epigrafean. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2014ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen II. epigrafearen aldaketa, Udalaren lokalak eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan; iragarkia 2014ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsi da ordenantzaren II. epigrafearen aldaketa. Hona hemen haren testua:

II. epigrafea.

1. Udalaren ikus-entzunezko materiala, argiztapenekoa eta/edo soinuztapenezkoa erabiltzeagatik, kasu guztietan, zenbateko hau gehitu beharko da antolatzen den saio bakoitzean:

–Bideo proiektagailu digitala eta zinea proiektatzeko pantaila: 70,00 euro.

–Soinuztapen eta argiztapen ekipoak: 80,00 euro.

–Instalaziokoak ez diren soinuztapen eta argiztapen ekipoen erabilera, instalazioak berezko dituen ekipoen desmuntaia eta muntaia ekartzen dutenean: 150,00 euro.

2. Avenida Kulturguneko auditorioko argi eta soinurako zerbitzu teknikoen erabilerak, Udalak horretarako jarritako langileen eskutan dagoenean, ordainketa osagarri hau ekarriko du:

–Zerbitzu teknikoak, lanaldi erdian (gutienez ere 4 ordu): 150,00 euro.

–Zerbitzu teknikoak, lanaldi osoan (8 ordu bitarte): 250,00 euro.

–8 ordutik goiti orduaren prezioa izanen da: 26,00 euro/ordua.

3. Halako espazio eta material batzuk erabiltzeko, fidantza bat finkatuko da garbiketa eta konponketa lanetarako. Fidantzak instalazioen egoera egiaztatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.

Onetsitako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2015eko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1501450