25. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

107/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 19 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak irailaren 29an emandako 2104/2014 Ebazpenaren bitartez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 18 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2014ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean.

Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 23an emandako 2272/2014 Ebazpenaren bidez, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 2104/2014 Ebazpena aldatu zen, batetik, lekualdatze lehiaketari beste lanpostu bat gehitzeko, eta bestetik, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 15 egun natural zabaltzeko. Ebazpen hori 2014ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak azaroaren 15eko 2694/2014 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu. Ebazpen hori 2015eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, eta haiek azterturik, bidezko da onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 19 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 19an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA - LEKUALDATZE LEHIAKETA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIAK (ARLO JURIDIKOA)

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

ALFARO ORICAIN, BEGOÑA

ALONSO ZAPATA, ALEJANDRO

ARIZALETA AZNAREZ, MARIA ICIAR

AROZARENA GOMEZ, MARIA JOSE

CRUZADO ESPINOZA, RAUL ANTONIO

ECHEVERRIA ITURBIDE, LAURA

ESPIGA EGUILUZ, JAVIER

FERNANDEZ GARCIA, MARIA ALBA

FORTUN PEREZ DE CIRIZA, JESUS MIGUEL

GARCIA LARREA, ROBERTO

GARCIA UNCITI, MARIA

JAURRIETA GALDIANO, JUAN

LATORRE BEROIZ, PABLO

OYAGA ZALBA, AGUSTIN

PEREZ TELLERIA, TANIA

ROJAS GIL, MARIA JOSEFA MERCEDES

ROMAN PUERTA, ANA MARIA

–Baztertuak:

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik:

LAMADRID MORON, ESTRELLA

Iragarkiaren kodea: F1501299