247. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

388E/2015 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko Ospitaleetako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Aipatu ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa edo dagokion batzordearen esparruan aritzetik uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 30ean emandako 1036/2013 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Ospitaleetako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen eta, horren ondorioz, Margarita Aliaga Marín andrea batzorde horretako buru izendatu zuten. 2015eko irailaren 30ean karguari uko egin dio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Marta Ancín Pagoto andrea izendatu du Iruñeko Ospitaleetako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Margarita Aliaga Marín andrea Iruñeko ospitaleetako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru izatetik kentzea, eta bere dedikazioa eskertzea.

2. Marta Ancín Pagoto andrea Iruñeko ospitaleetako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru izendatzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten zaie ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2015eko urriaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1515372