2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Ordenantza, Lehorreko laborantzako
herrilurren aprobetxamendua arautzen duena.
Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2015eko azaroaren 19ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lehorreko laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orkoienen, 2015eko azaroaren 24an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1515939