2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
2016ko karga-tasak
Udalak, 2015eko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–2016rako karga-tasa hauek finkatzea:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1798, katastroko balio garbiaren gainean.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1798, katastroko balio garbiaren gainean.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1.4.
–EIOZ: obra gauzatzeko aurrekontuaren %5.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
- Bortz urte bitarte: %3,00 urtean, %13ko kuota duela.
- Hamar urte bitarte: %2,90 urtean, %12ko kuota duela.
- Hamabost urte bitarte: %2,80 urtean, %11ko kuota duela.
- Hogei urte bitarte: %2,70 urtean, %9ko kuota duela.
–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,10, katastroko balio indarra duenaren gainean.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Orkoienen, 2015eko azaroaren 24an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1515938