247. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

1. poligonoko 30. eta 843. lurzatien xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Murietako Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkatetzaren urriaren 15eko 76/2015 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 30. eta 843. lurzatien xehetasun azterlana. M.ª Pilar Sanz Oses da sustatzailea, Sanz Oses senideen ordezkari gisa.

Espedientea jendaurrean eduki zen, 2015eko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 23an, eta Udalaren iragarki oholean paratuta, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hori guztia ikusirik, ondokoa erabaki da aho batez:

a) Behin betiko onestea 1. poligonoko 30. eta 843. lurzatien xehetasun azterlana. M.ª Pilar Sanz Oses da sustatzailea, Sanz Oses senideen ordezkari gisa.

b) Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Araudia:

Eraikigarritasuna: BS + 1.

Gehieneko okupazioa: %35.

Barreneko lerrokadurek bat egiten dute egungo eraikinekin eta proposatutako biltegiekin, dokumentazio grafikoaren arabera.

Murietan, 2015eko azaroaren 24an.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L1515949