247. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

Udaleko alkate udalburuak, 2015eko azaroaren 6an, ondotik adierazten den ebazpen hau eman zuen:

“DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren zehaztuz.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Deikazteluko Udalak liburutegi zerbitzua jarri du abian. Mailegu zerbitzuaz baliatu gogo duten erabiltzaileek txartela eskuratu beharko dute eta beren datu pertsonalak eman beharko dituzte, fitxategi batean sar daitezen, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean zehaztuta dagoen moduan.

Aurrekari horiei jarraituz eta aipatu 15/1999 legearen 20. artikululan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Hurrengo fitxategia sortzea; hona bere deskripzioa eta ezaugarriak:

–Udal Liburutegia:

  • Helburua eta aurreikusitako erabilerak: udal liburutegia kudeatzea: maileguak, erabiltzaileen kontrolerako jarduerak, irakurle txartela ematea.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, behar den inprimakiaren bidez.
  • Norbanako edo talde ukituak: liburutegiaren erabiltzaileak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
  • Organo arduraduna: Deikazteluko Udala.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Deikazteluko Udala.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea aipatu diren fitxategiak sortzea eta Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroari jakinaraztea.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Deikaztelun, 2015eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Inmaculada Hermoso Cía.

Iragarkiaren kodea: L1515246