2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
2016ko ekitaldiko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2015eko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ekitaldirako tasa eta prezio publikoak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, tasa eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, prezioak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cabanillasen, 2015eko azaroaren 18an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1515954