1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
266/2015 FORU DEKRETUA, abenduaren 2koa, Torcuato Muñoz Serrano jauna Foruzaingoko buru izendatzen duena.
Abuztuaren 12ko 107/2015 Foru Dekretuaren bidez, Torcuato Muñoz Serrano jauna Foruzaingoko buru izendatu zen.
Irailaren 23ko 235/2015 Foru Dekretuaren bidez, kargutik kendu zen, Nafarroako Foruzaingoko komisario izateko 10 lanpostu betetzeko deialdian ezarritako prestakuntza ikastarora joateko zerbitzu berezietan zegoen bitartean. Bukatu da Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 2484/2014 Ebazpenean aurreikusitako ikastaroa.
Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 27. artikuluan xedatzen denarekin bat, Nafarroako Foruzaingoko buruaren izendapena eta kargu uztea Nafarroako Gobernuari dagozkio, kontseilari eskudunak proposaturik, eta aipatutako egintzak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira, foru lege horren 26.1 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abenduaren 2ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Torcuato Muñoz Serrano jauna Foruzaingoko buru izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Foruzaingora, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko abenduaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1516293