244. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Herrilurraren desafektazioa

Arroizko Udalak, 2015eko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arroizko 3. poligonoko 779. lurzatian 4.436,59 m²-ko herrilurra desafektatzeko espedientea, gero Èkolo Productos Ecológicos SAren jabetzako 4.436,59 m²-rekin trukatzeko.

Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Arroitzen, 2015eko azaroaren 20an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1515794