244. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-673

Erroibarko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Erroibarko Udala.

Xedea: Lintzoaingo hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Erro ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Erroibar (Nafarroa).

Isurketak 3.500 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 36,75 m³-ko Imhoff tankean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko urriaren 26an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1515285