4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio eta errekerimendu zedula
Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 567/2015
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 567/2015 prozesuan, froga egitea erabakitzen duen autoa eta dekretua eman dira 2015eko azaroaren 9an, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Confecciones Chile SAri zitazioa eta errekerimendua egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, adieraziz 2016ko urtarrilaren 14ko 12:25ean eginen dela idazkari judizialaren aurreko adiskidetze-ekitaldia, eta, bidezko bada, 2016ko urtarrilaren 14ko 12:30ean adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 103. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an (Iruña).
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2015eko azaroaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1515390