242. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KOKORIKO MENDIKO BILTZARRA

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an, 2015eko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erabakitzen diren kreditu gaikuntzak eta gehikuntzak:

AURREKONTUAN ALDAKETAK EGITEKO 1/2015 ESPEDIENTEA

A.–Kreditu gaikuntza:

GASTUAK:

1-121-216 kontu-saila.–“Mantentze lanetako eta aholkularitzako kontratua, Animsa”: 900,00 euro gehiago.

B.–Kreditu gehikuntza:

1-121-467 kontu-saila.–“Derrama, informatika ekipoaren erabilera”. 900,00 euro gehiago.

C.–Finantzaketa:

DIRU-SARRERAK:

1 870 kontu-saila.-”Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 1.800,00 euro.

Elgorriagan, 2015eko azaroaren 17an.–Burua, Juan Miguel Suquilvide Olázar.

Iragarkiaren kodea: L1515574